KATARZYNA MOSZCZYNSKA-DÜRST MHLI-REKIN

← Berri guztiak EHUkongresuamemoria

Duela zenbait aste jakinarazi zen bezala, Varsoviako Unibertsitateko Katarzyna Moszczynska-Dürst-ek Arabako Kanpuseko Letren Fakultatean (Vitoria-Gasteiz) antolatu diren memoria historikoa eta literatur iberiarren inguruko jardunaldietan parte hartu du (https://mhli.net/news/jornadas-internacionales-sobre-memoria-historica-y-literaturas-ibericas).

Moszczynska-Dürst-ek, ikaslez, irakaslez eta doktoregaiz osaturiko giroan, konferentzia bat eta mintegi bat eskaini dizkigu. Goizeko konferentzian, L. Restreporen La multitud errante novelan oinarrituta, migrazioa, gatazka armatuaren ondorioak, ezaugarri hauek dituen gatazka batean desagertutakoak (kasu honetan, Colonbian oinarrituta), trauma, dolua eta bestelako gaiak izan ditu hizpide. Horretarako, Illouz, Butler, Berlant edo Kristeva adituen proposamen teorikoak berrikusi ditu, besteak beste.

Arratsaldeko mintegian, MHLIko kide gehienek ere parte hartu dute eta guztien intereseko zenbait auzi partekatu eta eztabaidatu dira, zehazki, genero ikasketei eta hauen ekarpena memoria ikasketetan aztertzen dutenei dagozkioenak. Moszczynska-Dürst batez ere queer ikasketetan oinarritu da, Mª X. Queizán, T. Moure edo F. Campany bezalako idazleen berri emanez.

Hurrengo astean Chicagoko Unibertsitateko Mario Santanak bisitatuko gaitu eta “Una poética de la redención: historia y memoria en la ficción ibérica contemporánea” izenburudun bere konferentzian egoteko aukera izango dugu.