MEMORIA HISTORIKOA ETA LITERATUR IBERIARREN INGURUKO NAZIOARTEKO JARDUERAK

← Berri guztiak EHUkongresuamemoria

MHLI ikertaldeak (Memoria Historikoa Literatur Iberiarretan), Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Sailarekin, Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketetako Masterrarekin eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Masterrarekin elkarlanean, datozen maiatzaren 8 eta 15eanJornadas Internacionales sobre Memoria Histórica y Literaturas Ibéricas” [Memoria historikoa eta Literatur Iberiarren inguruko nazioarteko jarduerak] antolatu ditu, Arabako Kanpuseko Letren Fakultatean (Vitoria-Gasteiz).

Bi konferentzia antolatu dira jarduera hauen barnean, bi-biak Letren Fakultatean bertan egingo dira: lehenengoa, maiatzak 8an, Katarzyna Moszczynska-Dürst-ena (Varsoviako Unibertsitatea); bestea, maiatzak 15ean, Mario Santana-rena (Chicagoko Unibertsitatea). Konferentziez gain, maiatzak 8an Moszczynska-Dürst-ek gidatutako mintegi bat ere eskainiko da “Trauma, emoción y transgénero en la ficción ibérica contemporánea escrita por  mujeres” [Trauma, emozioa eta transgeneroa emakume idazleek idatzitako fikzio iberiar garaikidean] hizpide izanik.