MINTEGI TEORIKO-METODOLOGIKOA APIRILAREN 28AN

← Berri guztiak GernikaGernika(k)/Guernica(s)interdisciplinaryintermedialitateamintegia

MHLI ikerketa taldeak (UPV/EHU)  “Trends in the research of intermediality” mintegi teoriko-metodologikoa antolatu du.

Jørgen Bruhn izango da hizlaria (Linnaeus Unibertsitatea, Suedia). Donostian izango da, 2025eko apirilaren 28an. Bertatik bertara zein online jarraitu ahalko da (saioa online jarraitzeko esteka honetan klik egin).

Intermedialitatea lantzeko Linnaeus Unibertsitatean (Suedia) garatutako ereduaren ikuspegi orokorra jasoko du Jørgen Bruhnek. Halaber, bere azken ikerketen adibide batzuk aurkeztearekin batera, artefaktu kultural ugari ulertzeko ideiak eskainiko ditu. Azkenik, mintzagai izango du bere teoriaren erabilgarritasuna “Gernika” ikono kultural zein politikoki eztabaidatuari buruz eztabaidatzeko.

Hizlariaren gomendioz, parte-hartzaileek honako liburu honi begiratu bat eman diezaiokete: Bruhn and Schirrmacher (eds), Intermedial Studies. An Introduction to Meaning Across Media, online ere kontsulta daiteke esteka honetan.