← Berri guztiak kongresuaSEDLL
Iragan azaroan SEDLL elkarteak (Sociedad Española de Didáctica de la Lengua y la Literatura) XIX. Nazioarteko kongresua antolatu zuen Almerian (Espainia). Kongresuaren mintzagai nagusia literaturak beste didaktika zehatzekin bai eta diziplina humanistiko anitzekin duen harremana izan da.
MHLIko Miren Ibarluzea kideak ekitaldian parte hartu zuen “Bibliodiversidad en las aulas y en las bibliotecas escolares: índices para el análisis y la elección de textos” [Ikasgeletako eta liburutegietako bibliodibertsitatea: testuen aurekaterako eta analisirako zenbait argibide] izenburudun hitzaldiarekin. Honetan, edizioaren soziologiaren eta literaturaren didaktikaren arteko erlazioan oinarritu zen, eta kontuan izanik bibliodibertsitateak argitaletxeen esparrua ekosistema bat bailitzan ulertzen duela, eskoletako liburutegi eta ikasgelak anitzak direnentz baloratzeko, bibliodibertsitatean erabiltzen diren adierazle zehatzen ikasketa proposatu zuen Ibarluzeak.

Ibarluzearen hitzaldia ez zen izan argitaletxeen beharraz hitz egin zuen bakarra, Roger Chartier-ek ere mintzagai bera izan baitzuen ekitaldiaren hasierako hitzaldian, zehazki “El orden de los libros y las prácticas de lectura. Las disciplinas humanísticas en el mundo digital” [Liburuen ordena eta irakurketa ohiturak. Diziplina humanistikoak mundu digitalean] gaia azalduz. Horretaz gain, mahai-inguru bat ere eskaini zen, zeinetan Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren inguruko aldizkariek dituzten zailtasun eta erronkez eztabaidatu zen.