Joan den apirilaren 29an, Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta MHLI Ikertaldeak antolatuta, hezitzaileentzako mintegi bat, XI.a hain zuzen, egin genuen:
XI. MINTEGIA HEZITZAILEENTZAT:
GIZA ESKUBIDEETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA
DIKTADURAREN ITZAL LUZEA: GIZARTE, GENERO ETA ESKOLA

Mintegiak hiru hitzaldi nagusi eduki zituen. Hona hemen hizlariak eta emandako hitzaldien izenburuak:
“Diktadura zuri-beltzean”. Arantxa Urretabizkaia, idazle eta kazetaria.
“Pasar más hambre que un Maestro de Escuelas, algo más que un refrán”. Hilario Murua, EHUko irakaslea.
“Todo lejos: La memoria del miedo en la literatura sobre el franquismo”. Pere Joan Tous, Unibertsitateko Katedraduna, Konstanz (Alemania).

Antolatzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta MHLI Ikerketa Taldea (IT 806-13).
Zuzendaritza: Xabier Etxague Alcalde eta Pío Pérez Aldasoro.