Gernika Gernika Gernika Gernika Gernika Gernika Gernika Gernika
Gernika Gernika Gernika Gernika Gernika Gernika Gernika Gernika

Gernika(k)/Guernica(s) Nazioarteko Kongresua

Trauma historikoaren birsemantizazioak

DATA GARRANTZITSUAK
15/03/2024
Hitzaldiaren berrespena jasotzeko epemuga.
29/04/2024
Prezio murriztuan matrikulatzeko azken eguna.
20/05/2024
Kongresuan matrikulatzeko azken eguna.
  • Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa, ekainaren 3tik 21era Gernikako Elai Alai Aretoan

    Zatoz ikustera!

    Informazio gehiagorako
  • "Gernika(k) / Guernica(s): Trauma historikoaren birsemantizazioak" erakusketa

    🎨✨ Gernika(k) / Guernica(s): Trauma historikoaren birsemantizazioak erakusketa ikusgai dago! 🖼️🔍 📅 Maiatzaren 20tik 31ra UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta ekainaren 1etik 16ra Gernikako Euskal Herria Museoan. Ez galdu! 👀 Ikusi nola berrinterpretatu duten artistek Gernikako bonbardaketa eta bere eragina kulturaren gainean. 🕊️🎓

    Informazio gehiagorako
  • Xabier Erkiziaren Aire Errea erakusketa, maiatzaren 16tik uztailaren 7ra, Gernikako Bakearen Museoan

    Zatoz ikustera!

    Informazio gehiagorako
  • KONGRESUAZ BI HITZ

    Gernika(k)/Guernica(s) nazioarteko kongresuan zer aurkituko duzun jakin nahi? Egin klik beheko estekan eta ikusi kongresuaren inguruko aurkezpen bideoa.

    Bideorako esteka
  • GOGORATU

    Apirilaren 29an amaitzen da kuota murriztuetarako matrikulatzeko epemuga!

    Matrikulatzeko gunea
  • Matrikulatzeko gunea irekita

    Matrikulatzeko gunea irekita dago! ANIMATU ZAITEZ!

    Matrikulatzeko gunea

Gernika, gertakizun eta oroimen gune den neurrian, «tai gabe eguneratzen da eta bizirik dirau», Santnerren hitzetan, edo Roberto Calassoren hitzetan, isla edo oihartzun eran dirdiratuz, durundi eginez errepikatzen da «ezin konta ahala bizitzetan». Azken buruan, Warburgen esanei jarraiki, nola gertaerak hala artefaktuak, badute post-bizitza tankerako bat, geruza askokoa, dela ikonografikoa, dela artistikoa, dela oroimenezkoa, dela politikoa. Horiek horrela, ikergaiak eskatzen duen diziplinartekotasuna da kongresu honek ahalbidetu eta sustatu nahi duena.

Deskribaturiko ardatz tematikoek (PDFrako esteka) Gernikari heltzen diote memoria leku eztabaidatu gisa; azpimarra egiten dute, preseski, herri bizkaitarrak locus politiko-kultural gisa duen esanahi politikoan, memoria eztabaidatuen eta lehian diren memorien (sor)gune den heinean. Era berean, Picassoren Guernica dispositibo artistikoak utzitako ondare konplexu eta askotarikoa lantzeko aukera eskaintzen da, Artearen Historiatik ez ezik, Kultura Ikasketetatik, irudien historiatik zein ikonografiatik abiatutako hausnarketak ahalbidetuz. Horiez gain, hurbilpen konparatiboetarako aukera ere izango da, horiek agertuko baitute denboraz gaindiko mitoak duen gaitasuna euskal eremuaz bestelakoetan berragertzeko eta bizirauteko, aipatu mitoak beste memoria traumatikoen kontsolidazioetan izan duen eragina ere aztertu nahi baita; hala, ezusteko espazio eta testuinguruetan Gernikaren oroitzapenak bultzatutako gogorapen berriak eta/edo lotura sinbolikoak agerraraziaz.

Data: 2024ko ekainaren 13 eta 14a.

Tokia: Gernika-Lumo, Bizkaia. Aurrez aurreko modalitatea.

Osoko ponentziak: Elai-Alai Aretoa (Gernika-Lumo) (Aretora iristeko: helbidea)

Gainerako solasaldiak: Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo) (Museora iristeko: helbidea)

1. Gernika, oroimen gune (lieux de mémoire). Ardatz tematiko hau Gernikan ardaztuko da, memoria(k) sortzeko gune edo memoria eztabaidatuen zein lehian dauden memorien jatorri gisa. Gernika oroitzeko eta oroitua izateko gaitasuna duen gune gisa.

2. Gernika, esanahi politikoa. Ardatz tematiko honetan jasoko dira gertakizun traumatikoaren garrantziari bonbardaketaren esangura sinbolikoaz eta Gerra Zibileko testuinguruan betetako lekuaz haratago erreparatzen dioten proposamenak.

3. Gernika, dispositibo artistiko. Arlo honetan, berriz, Artearen Historiatik ez ezik, Kultura Ikasketetatik, irudien historiatik zein ikonografiatik abiatutako hausnarketa orori egingo zaie leku.

4. Gernikaren birsemantizazioak. Aurreko puntuarekiko hartu-eman estuan, Picassoren Guernica-ri biziraupenetatik heltzea da xedea. Horretarako, dispositibo artistikoak ikono bilakatzeko eta noiznahi zein nonahi, isla edo oihartzun modura berragertzeko duen ahalaz hausnartuko da.

5. Beste Gernika(k). Azterketa konparatua planteatzen duen zeinahi hurbilketa da hari nagusia. Beti ere kasu bizkaitarretik abiatuta onartuko dira.

6. Gernikaz haratago: oihartzunak, Iberiar Penintsulan. Eremu tematiko honetan bestelako proposamenak bilduko dira -batik bat literaturarik eta horri lotutako Memoria Ikasketetatik datozenak, baina zabalik dago beste hurbilketa batzuk aurkezteko aukera-, Gernikak dirdiratzeko eta durundi egiteko duen gaitasunari buruz hausnartze aldera.

7. Gernika(k), hezkuntzan. Ardatz honetan bilduko dira iraganeko gertakari traumatikoak didaktikatik lantzen dituzten proposamenak, eta baita hezkuntzak memoriaren transmisioan eta gizarte demokratikoen eraikuntzan izan duen garrantzia aztertzen dutenak ere.

Antolatzailea: 

MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikertalde kontsolidatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU)

Kongresuaren zuzendaritza:

Ana Gandara Sorrarain (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Mari Jose Olaziregi Alustiza (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Miguel Rivas Venegas (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Batzorde zientifikoa:

Jesús Alonso Regalado (City University of New York)

Gorka Mercero Altzugarai (University of Liverpool)

Iratxe Momoitio Astorkia (Fundación Museo de la Paz de Gernika)

Francesc Montero Aulet (Universitat de Girona)

Joan Oleza Simó (Universitat de Vàlencia)

Xavier Pla i Barbero (Universitat de Girona)

Joan Ramon Resina (Stanford University)

Jacqueline Urla (University of Massachusetts, Amherst)

Ulrich Winter (Philipps Universität Marburg)

Batzorde exekutiboa:

Izaro Arroita Azkarate (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Mikel Ayerbe Sudupe (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Amaia Elizalde Estenaga (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Miren Ibarluzea Santisteban (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Garbiñe Iztueta Goizueta (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Andere Larrinaga Cuadra (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Ismael Manterola Ispizua (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Pio Perez Aldasoro (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Mikel Onandia Garate (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Beñat Sarasola Santamaria (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Idazkaritza teknikoa:

Nerea Eizagirre Telleria (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Maialen Fernandez Martinez (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Nagore Fernandez Zabala (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Leire Iruretagoiena Goikoetxea (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Ainhoa Urzelai Vicente (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)

Ane Miren Villagran Arrastoa (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU; MHLI)