Mari Jose Olaziregi Arantxa Urretabizkaiaz

← Berri guztiak Arantxa Urretabizkaiaren unibertso literarioaMari Jose OlaziregiMHLI ikertaldeaudako ikastaroa

Pasa den astean Mari Jose Olaziregik, MHLIko ikertzaile nagusiak eta UPV/EHUko katedradunak, Joana Sabadell Hamilton Collegeko katedradunarekin elkarlanean zuzendutako Arantxa Urretabizkaiaren unibertso literarioa: desira eta boterea helduaroan uda ikastaroa ospatu zen Donostian.

Uztailaren 4an eta 5ean, Donostiako Miramar Jauregian ospatu zen uda ikastaroan Arantxa Urretabizkaiaren obra izan zuten hizketagai nagusi. Bertan izan zen, bai zuzendari bezala, baina baita hizlari bezala ere Mari Jose Olaziregi, MHLIko ikertzaile nagusia, Arantxa Urretabizkaiaren ‘Azken etxea’. Bizitza berri bat zahartzaroan izenburupean.

Webguneko informazioa. Iturria: UIK

Olaziregirekin batera hainbat adituk parte hartu zuten ikastaroan, bai hemengo unibertsitateetako Mari Luz Estebanek (UPV/EHU), edo Maria Pilar Rodriguezek (Deustuko Unibertsitatea), bai kanpoko unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek, Anna Freixasek (Córdobako Unibertsitatea) edo Meri Torrasek (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa), esate baterako. Arantxa Urretabizkaia ere bertaratu zen Arantxa Urretabizkaia: Zahartzarotik/zahartzaroaz idaztea izenburudun hitzaldia emateko.

Hauek dira ekitaldiko argazki batzuk:

Ezkerretik eskumara: Joana Sabadell, Anna Freixas, María Pilar Rodríguez, Meri Torras eta Mari Jose Olaziregi. Iturria: MHLI artxiboa.

Informazio gehiagorako: https://www.uik.eus/eu/jarduera/arantxa-urretabizkaiaren-unibertso-literarioa-desira-boterea-helduaroan