MHLI “EGAN” ALDIZKARIAREN 75. URTEURRENEAN

← Berri guztiak Egan aldizkariaMHLI ikertaldeamintegia

Hurrengo 2024ko urtarrilaren 10ean, Egan aldizkariaren 75. urteurrena omentzeko, Euskal literatura aldizkariak eta periferiak mintegia ospatuko da UPV/EHUko Carlos Santamaria liburutegian (Donostia-San Sebastian). Bertan izango dira MHLIko kide diren Amaia Elizalde (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea), Beñat Sarasola (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea) eta Mari Jose Olaziregi ikertzaile nagusia (UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile katedraduna).

Mintegiko kartela. Iturria: Egan aldizkaria

Ekitaldia goizeko 9:00tan hasiko da, Koro Segurola Eganeko zuzendariaren aurkezpen hitzaldiarekin, eta bere ondotik Amaia Elizalderen txanda izango da, Juan Luis Zabala idazlearekin batera, “Euskal literatura 1950eko hamarkadan” izenburupean. Hurrengo hitzaldian, 9:30tan, Mari Jose Olaziregik hartuko du hitza bere “Iragan garaiak hobeak iruditzen zaizkigu beti. Euskal aldizkariak 80etan” hitzartzearekin. Goizeko txanda Ibon Egañak (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea) itxiko du “Erdigunearen ertzen bila. Kontsentsuak eta desakordioak XXI. Mendeko euskal literaturan” izenburudun hitzaldiarekin, 10:00-10:30 tartean.

Eteneraren ostean, 11:00-13:00 bitartean, euskal artistak bertatik bertara entzuteko aukera izango dugu Juan Luis Zabalak gidatuko duen mahai-inguruan, eta euren artean izango da Beñat Sarasola kidea, Edurne Azkarate, Itxaro Borda eta Harkaitz Canorekin batera.

Sarrera irekita egongo da bertatik bertara jarraitu nahi duen ororentzat.

ANIMATU ZAITEZ!