Berriak

KALEAN DA MHLI-REN ARGITALPEN BERRIA: “CENSURA Y LITERATURA. MEMORIAS CONTESTADAS” (2020)

Argitalpen berriacensuraconflictMHLI ikertaldeaPeter Langzentsura

MHLI ikertaldeak Censura y literatura. Memorias contestadas (2020) izenburudun ikerketa lana argitaratu berri du Peter Lang (Berlin) argitaletxean. MHLI ikertaldeko Ikertzaile Nagusiak, Mari Jose Olaziregik, eta EHUko irakasle den Lourdes Otaegik editatutako obrak, ikertaldeko beste zenbait kideren artikuluak barnebiltzen ditu.

Censura y literatura. Memorias contestadas (2020) obraren azala

Lan honetan, frankismo garaiko zentsura aztergai duten 19 adituren artikuluak biltzen dira. Izenburuak berak iradoki liezagukeenez, zentsuraren inguruan bilbatzen da obra, literatur iberiarretan honek izan duen eragina aztertuz.

Hiru atal nagusitan egituratzen dira artikuluok: batetik, espainiar estatuko literaturetan eragin dituzten ekintza zentsoreen inguruko ikasketak biltzen dira; bigarren atalean, literarioaz ez diren eremuetatik egindako ekarpen teoriko nahiz hausnarketak aurkezten dira, hala nola, itzulpengintzatik, arte plastikoetatik edo ikerketa etnografikoetatik. Azken atalean, M. Abellán, X. Alonso Montero, J. Gallorfé eta J.M. Torrealdai bezalako adituek egindako ekarpenak azpimarratzen dira, frankismo garaiko zentsuraren inguruan egin dituzten lan eta ikasketak aipatuz.

Argitalpenaren datu teknikoen berri izateko, kontsultatu MHLI web orriko “Argitalpenak” atala (helbidea: https://mhli.net/argitalpenak/)

GURUTZE LASA KIDEAREN TESIAREN DEFENTSA

TesiaTrikitixaren kasuaren azterketa

Iragan 2020ko maiatzaren 7an, osteguna, arratsaldeko 16:00tan Gurutze Lasa Zuzuarregi kideak bere tesi-lana defendatu zuen Euskal Kulturaren hibridazio prozesuak: trikitixaren kasuaren azterketa izenburupean (2020). Esan liteke ekitaldia azken hilabeteotan bizitzen ari garen egoerara arazorik gabe egokitu zela, telematikoki burutu ahal izan baitzuen Lasak urteetako lanaren defentsa, eta honekin doktoratu Cum Laude-arekin. Ez zen ekitaldian publikorik falta, bertaratutakoek ere telematikoki jarraitzeko aukera izan baitzuten.

1 2 3 4 32